Ordizia
Irailaren hasieran egiten dituzte urtero Euskal Jaiak Ordizian. Aurtengoan ere egitarau zabal-zabala prestatu dute, eta, besteak beste, kontzertuak, herri-kirol txapelketak, sukaldaritza ikastaroak, bertsolaritza saioak eta gastronomia-lehiaketak egongo dira. Asteazkena dugu jaietako egun handia, azoka berezia egingo baitute. Ohi legez, goizean gazta, ganadu, fruta eta barazki eta lumagorri lehiaketak eta perretxikoen erakusketa egingo dituzte. Aparteko aipamena merezi du Latxa ardien esneaz egindako gazten lehiaketak; irabazlearen izena ezagutu ostean enkantea egingo da. Arratsaldean ere ekitaldi ugari izango dira Ordizian, tartean, profesionalen arteko pilota partidak (Beti-Alai pilotalekuan) eta aizkolaritza txapelketak (Joxe Migel Barandiaran plazan).