Bilbo hiri-mugikortasun jasangarriaren hiriburu bilakatuko da berriro  | Euskadiko turismo albisteak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
  • Hasiera
  • Berriak
  • Bilbo hiri-mugikortasun jasangarriaren hiriburu bilakatuko da berriro

Ezagutu Euskadi

Berriak

Bilbo hiri-mugikortasun jasangarriaren hiriburu bilakatuko da berriro

  • SUM Bilbao
    SUM Bilbao
2021/10/06

Bilbo hiri-mugikortasun jasangarriaren hiriburu bilakatuko da berriro 

SUM Bilbao 21 kongresua Euskalduna Jauregian egingo da urriaren 6 eta 7an 

 

Egun hauetan SUM Bilbao kongresuaren bigarren edizioa burutuko da, hiri mugikortasun jasangarriak Europan eta Iberoamerikan dituen erronkei buruz hitz egiteko. 



 

Erreferentziazko kongresua da nazioartean, mahai-inguru, elkarrizketa eta hitzaldiz osatua. Bertan, erakundeek, liderrek eta enpresek erronkei eta aukerei buruz eztabaidatuko dute, mugikortasun-sistema iraunkorrak sendotzeko helburuarekin. 



 

Bi egunetan zehar, 60 hizlarik baino gehiagok hiru ardatz jorratuko dituzte: trantsizio energetikoa, gobernantza eta finantzaketa eta mugikortasuna, digitalizazioa eta berrikuntza. Biltzarrarekin batera, turismo arduratsu eta iraunkorrari buruzko jarduerak eta informazioa izango dira Areatzan urriaren 7tik 9ra. 



 

Basquetourrek mugikortasunaren eta jasangarritasunaren inguruko bere proposamen turistikoak aurkeztuz eta Areatzan informazio puntu bat jarriz parte hartuko du. Gainera, kongresua amaitzeko, Bilboko Adierazpen berria, mugikortasun iraunkorraren ibilbide-orria, irakurri eta sinatuko da. 

 

 

 

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea