The e-Basque Route, turismo-mugikortasun jasangarrirako proiektuap | Euskadiko turismo albisteak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
  • Hasiera
  • Berriak
  • The e-Basque Route, turismo-mugikortasun jasangarrirako proiektuaproiektu

Ezagutu Euskadi

Berriak

The e-Basque Route, turismo-mugikortasun jasangarrirako proiektuaproiektu

  • The e-Basque Route
    The e-Basque Route
2021/08/19

The e-Basque Route, turismo-mugikortasun jasangarrirako proiektuap

Touringaren esparruan sartuta bere helburua Euskadin zehar auto elektrikoan ibiltzea da

The Basque Route izenburupean bilduta dauden 8 Touring ibilbideen luzapena da The e-Basque Route, eta orain auto elektrikoan egin daitezkeen ibilbideak gehitu dira. Ibilbide horiek egokitzeko, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailak ibilgailu elektrikoak kargatzeko Euskadiko gune guztiak bildu ditu webgunean, gune berriak jartzea sustatzeaz gainera.

 

The e-Basque Route Euskadiko Turismoaren Kode Etikoko printzipioei jarraituz prestatu da, jasangarritasunaren alde egindako apustuan. Asmoa da turismo-baliabideak balioan jartzea, ezagunenak direnez harago; turismoa urte-sasoi ezberdinetan banatzea eta turismo-fluxuak lurralde osoan barrena banatzea; eta turisten egonaldiak luzatzea, eta, horrekin bat, horien esperientziaren kalitatea hobetzea eta zabaltzea.

 

The e-Basque Route proiektuak bazterrak autoz ezagutu nahi dituzten bidaiariei erantzuten die, eta Euskadiren kasuan asko dira halakoak.

 

The Basque Route proiektuaren web-orrian The e-Basque Route izeneko atal espezifiko bat gehitu da, eta bertan daude jasota turismo-ostatuetan dauden karga gune guztiak, ibilbide elektrikoaren mapa eta mugikortasun jasangarriarekin zerikusia duen bestelako informazioa.

 

The e-Basque Route da zure hurrengo oporretarako aukera.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea