Ezagutu Euskadi
Azkena Rock Festival eta Bilbao BBK Live izendatuak izan dira “Formatu Handiko Jaialdi Onena” kategorian, Iberian Festival Awards sarietan
Musika Jaialdien Nazioarteko Foroaren zortzigarren edizioa Vigon eta Lisboan egingo da, martxoaren 13an eta 22an hurrenez hurren
Musika Jaialdien Nazioarteko Foroa, Talkfest, berritasunez beteta datorkigu aurtengo edizioan; izan ere, berritasunak ekarriko ditu egitarauan, sarien kategorietan eta eskudiruzko sarietan. Lehenengo egunean Iberian Festival Awards (IFA) sariak izango dira ardatz; hots, iberiar penintsulako musika jaialdiak eta haien interes taldeak balioesten dituzten sari bakarrak.
Euskal Herriko zortzi jaialdi izan dira izendatuak, hainbat kategoriatan. Gasteizko Azkena Rock Festival eta Bilbao BBK Live “Formatu Handiko Jaialdi Onena” kategoriako saria lortzearren lehiatuko dira. “Tamaina Ertaineko Jaialdi Onena” kategorian, berriz, Bime Live, Dantz Festival, Donostia Festibala, Mundaka Festival eta BBK Music Legends Fest daude izendatuta.
Getxo Sound Fest bi kategoriatan dago izendatuta: batetik, “Jaialdi Txiki Onena” saria lor dezake, eta, bestetik, “Jaialdi Berri Onena” saria. Dantz Festival eta Mundaka Festival jaialdiek, berriz, “Programa Kultural Onena” kategoriako saria lor dezakete.
Sariak 22 kategoriatan banatuta egongo dira, eta aipatu ditugun euskal jaialdiek 48 izendapen lortu dituzte guztira. Gainera, “Festa Onenak” kategorian Donostiako Aste Nagusia izendatu dute. Sariak webgune ofizialaren bidez bozkatuta erabakiko dira.
Informazio gehiago eta bozketa: https://www.talkfest.eu/
Estekak