Ezagutu Euskadi
Bilbok Europako LGTB biltzarra hartuko du 2019an
Bizkaiko hiriburua mundu mailako eztabaida-lekua izango da irailaren 20tik 22ra.
Harrotasunaren Antolatzaileen Europako Elkarteko urteko biltzarra Bilbon egingo da. Hitzordua irailaren 20tik 22ra izango da, Estatuko homosexualitatearen despenalizazioaren 40.urteurrenarekin bat eginez.
Bilbo Bizkaia Pride-ko hautagaitza, “Bilbao is ready” goiburuarekin, LGTB erreferentzia bezala aurkeztu zen friendly lurralde batean Atenas eta Ibiza bezalako hiriei aurre eginez.
Hausnarketa-gertaera bat izango da, non mundu mailako adituek LGTB mugimenduko elkarteak dibertsitatea, barneratzea eta berdintasuna eztabaidatuko dute.
Hurrengo urteko biltzarrak 2022ko Europride hautagaitza erabakiko du, Europako LGTB+ eskubideen eta kulturaren jaialdirik garrantzitsuena.