Game of Thrones Euskadin filmatuko da | Euskadiko turismo albisteak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Ezagutu Euskadi

Berriak

Game of Thrones Euskadin filmatuko da

  • Flyscha
    Flyscha
  • Gaztelugatxeko San Juan
    Gaztelugatxeko San Juan
2016/07/19
Game of Thrones Euskadin filmatuko da
Zumaia eta Bermeo, bi agertoki mitologiko modako telesailerako

Game of Thrones telesailaren zazpigarren denboraldiko zati bat kostaldeko Zumaia eta Bermeo udalerrietan grabatuko dira. Kapitulu berriak uda honetan filmatzen hasiko dira, eta 2017an estreinatuko dira. Flyscha osatzen duten itsaslabar ikusgarriek edo Gaztelugatxeko San Juan uharte magikoak liluratu dituzte, besteak beste, fantasia epikoko telesailaren ekoizleak. Euskadik, “elezaharretako herrialdeak", bere paisaia mitikoak Games of Thrones telesailarekin batuko ditu. Telesaila mundu osoan saritu da, milioika jarraitzaile ditu eta George R. R. Martin idazle eta gidoilariaren A song of Ice and Fire sagan oinarrituta dago. Zumaia, itsasoraino jaisten diren mendi berdez inguratutako badia eder batean kokatua. Bermeo, udalerri berezia eta xarmagarria, Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatua eta Euskadiko arrantza portu nagusietako bat daukana.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea