Ezagutu Euskadi
Azaroaren 16tik 18ra, Euskadi-Basque Country International Cheese Festival jaialdia egingo da Donostian, Artzai Gazta elkarteak lehen aldiz antolatua. Hiru egunez, gaztaren kultura jabetuko da hiriaz. Lehen egunean, World Cheese Awards lehiaketa egingo da, 2015eko munduko gazta onena saritzeko. Jaialdiak programa bete-betea izango du: chef handiak, gaztagintzan adituak, nazioarteko banatzaileak, epaile zailduak… Dena dela, artisau gaztagile txikiak izango dira protagonistak, eta haiei esker aterako da lehen aldiz lehiaketa hau Erresuma Batutik Euskadira. Ekitaldi guztiak zabalik egongo dira publiko zabalarentzat, eta herritarrek aukera izango dute ikuskizunaz gozatu eta munduko gazta onenak dastatzeko.