Qi Spa Zentroa | Euskadiko bainuetxeak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Negozioak

Spa

Qi Spa Zentroa

Barakaldoko erdigunean dagoen Qi Spa zentroak gorputza eta gogoa zaintzea du helburu. 2005ean ireki zuten, eta instalazio modernoak ditu 500 metro koadroko eraikinean: ura 35 gradutan duen igerileku hidrotermala, ur hotzeko aska, bainu turkiarra, sauna, zenbait dutxa (besteak beste, ur lainoztatuduna, eskoziarra eta esentzia-olioduna), oinak garbitzeko putzua eta erlaxatzeko gune bat musika, infusio eta guzti.

 

Bestalde, Qi Spa zentroak teknika aurreratuak erabiltzen ditu bisitarien neurrira egindako tratamenduak eskaintzeko: txokolaterapia, ardoterapia, aromaterapia, kromoterapia eta musikoterapia, esate baterako. Horrez gainera, masaje mota asko eta gorputza zein aurpegia liraintzeko tratamenduak ere ematen dituzte.

Datu interesgarriak

Helbidea
Zaballa 4, esquina Juntas Generales - 48901 Barakaldo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Astelehenetik ostegunera: 10:00-14:00 eta 16:30-20:30 Ostiral eta larunbatak: 10:00-14:30 / 16:00-21:00 Jaiegunetan: 10:00-15:00 Igandeak: itxita