Euskal Baserri | Euskadiko nekazaritza produktuak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Gastronomia

Bertoko produktuak

Euskal Baserri

Euskal Baserri

Euskal Baserri produktuak Euskal Herriko baserrietatik hurbil dauden ustiapen txikietan produzitzen dira; modu horretan, baserritarrak arreta handiagoz zaintzeko aukera du. Ekoizleak merkatuarekiko duen hurbiltasunari esker Euskal Baserriko elikagaiak beren heldutasun une egokienean biltzen dira, horien bete-beteko zaporea gordez, eta freskotasun osoz iristen dira saltokira. Bi bereizgarri horiek, hurbiltasunak eta dedikazioak, zapore eta kalitate mailarik gorena ematen diete Euskal Baserriko fruta eta barazkiei.

 

Ezaugarri horiek oso estimatuak izan dituzte betidanik kontsumitzaileek, eta orain, Euskal Baserriren markari esker, nahasi ezinezko eran bereizten dira gainerako guztiekiko. Letxugak, kiwiak, udareak, sagarrak, porruak, intxaurrak, urrak, zerbak eta abar Euskal Baserriko elikagaien adibide ezin hobeak dira, zaporez eta tradizioz beterik, eta jatorrizko garantiarik handienarekin.

Estekak