Arabako Errioxako Ardoa | Euskadiko nekazaritza produktuak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Gastronomia

Bertoko produktuak

Arabako Errioxako Ardoa

Jatorrizko Deitura

Errioxa Jatorrizko Deituraren barne azpideitura bat da Errioxa Arabarra. Izaera eta nortasun handiko ardoak ekoizten ditu, elementu natural bereziak dituelako: eskualdeko mahastiak eta bertako ardogileen jakituria. Arabako Errioxan primerako mahastiak daude, baita hainbat upeltegi ere, horietariko asko bisitagarriak, eta ardo bikainak sortzen dira bertan. Arabako Errioxako Jatorrizko Deiturak leku garrantzitsua du Europako ardoen esparruan. Horren adierazgarri nabarmenak dira, barruko merkatuan nahiz kanpokoan, saltzen den Kriantza, Erreserba eta Erreserba Handien kopuru garrantzitsua, baita nazioartean lortutako sariak ere.