Gastronomia
Bertoko produktuak
Babarruna Euskadin tradizio handia duen produktua da, orain dela 500 urte baino gehiago gure baserrietan ereiten delarik. Eusko Labela duten Euskal Herriko Babarrunak kalitate goreneko babarrunak dira, dastatzaile profesionalek "oso onak" edo "apartak" bezala sailkatutakoak.
Baserri ondoko baratze txikietan, artisau eran, ingurugiroarekiko errespetu handienarekin ekoizten dira. Hiru mota nagusienak honakoak dira: Tolosako babarruna, Arabako babarrun pikarta eta Gernikako babarruna.
Jarrai ezazu esteka hau nola prestatzen diren jakiteko: babarrunen errezeta.