Arte eta Kultura
Museoak
Izkiko Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa Arraia-Maeztu udalerriko Korres kontzejuan dago; hots, eremu babestuaren mugen barruan dagoen herrigune bakarrean.
Interpretazio Zentroan bisitariei harrera egin eta era guztietako informazioa ematen zaie, Izkiko Parke Naturala oinez, zaldiz nahiz bizikletaz ezagutzeko bidexka sareari buruzko informazioa barne.
Gainera, bertako erakusketa iraunkorrean Izkiko ekosistemen dibertsitatea (ibaiak, basoak, hezeguneak eta harkaiztiak), parkeko fauna (ugaztunak -basakatua, adibidez-, hegaztiak -belatz handia, sai zuria, putrea edo arrano sugezalea, esaterako-, eta bertako narrasti, anfibio eta intsektu ugariak) eta amezti handi horretako flora (pagadiak, garrigak, erkameztiak, baso mistoak, urkidiak, lertxundiak eta hariztiak) ezagutu daitezke. Eta gizakiak ingurune horretan egin dituen erabilera eta aprobetxamendu jasangarriei buruzko informazioa ere badago bertan.
Bestalde, Interpretazio Zentroak jarduerak eta bisita gidatuak antolatzen ditu, bai eta eskoletarako kanpainak eta sentsibilizazio kanpainak ere.
Asteartetik ostiralera 9: 00etatik 15: 00etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan 10: 00etatik 18: 00etara, 10/01 eta 03/31 bitartean.
04/01etik 09/30era jendaurreko ordutegia 10: 00etatik 19: 00etara da egunero, itxita dauden astelehenetan izan ezik.