Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Finca Munoa udako bizileku gisa eraiki zuen 1860 urtean Juan Echevarria La Llanak, bitan Bilboko alkate izan zenak, Ibaizabal-Nerbioi itsasadarrari begira dagoen muino batean, Barakaldoko Gurutzeta, Burtzeña, Llano eta Lutxana auzoen artean.
Berdegune zabal batek inguratzen du, 600 zuhaitzek baino gehiagok eta 60.000 metro karratutik gorako lorategi ingeles batek osatua. Bilbo Handian zutik iraun duen estilo frantsestuko eraikin banaketakoa da, familia bakarreko arkitektura burgesaren adibide bikaina.
Gerra Zibilean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren egoitza izan zen; ondoren, Horacio Echevarrietaren bizitoki, 1963an hil zen arte. Munoa Jauregiaren barrualdea ez da ukitu harrez geroztik, eta mende erdi atzera egiten du beraz eraikinera sartzen den bisitariak.
2014tik, Barakaldoko Udalaren jabetza da. 2017an, Eusko Jaurlaritzak Multzo Monumental izendatu zuen.