Arte eta Kultura
Museoak
Agurtza atunketari ezagunak Arrantzaren Interpretazio Zentroa hartzen du gaur egun.
Ontzia egurrezkoa da, eta 1968an eraiki zuten Lekeition; gure kostaldean dagoen mota horretako azken ontzietako bat da.
Bertan, arrantzaleen bizimodua, ontziaren ezaugarriak, Santurtziko portuaren historia eta arrantza nahiz itsasontzi mota desberdinak ezagutzeko parada izango dugu. Argibide-taulez gainera, audio-gidak ere baditu, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.
Sarrera: 18-65 urte 2.5€; 5-17 urte, 65 urte baino gehiago eta taldeak 1.5€
Irailetik ekainera: asteburuak 11:00etatik 12:30etara
Aste Santua, uztaila eta abuztua: egunero 11:00etatik 12:30etara