Arte eta Kultura
Museoak
Astra Gernika-Lumoko arma fabrika izandakoak Euskadiko lehendabiziko kultura sormenerako lantegia hartzen du.
Jatorrizko eraikina 1916koa da, eta Ondare Historiko izendatu zuten. Goitik behera zaharberritu dute, eta Liam Gillick Ingalaterrako artistak diseinatu du aurrealdea. Funtzio anitzeko gune izatea du xede nagusi, joera berrietan, ikerkuntzan eta formazioan aitzindari. Orotara 2.000 metro koadro baino gehiagoko azalera du fabrikak, hiru solairutan banatuta.
Astrako espazioak beharrizanen arabera molda daitezke, eta lau gune nagusi ditu: "Arte eszenikoen eta gorputz adierazpenaren faktoria", "Ikus-entzunezkoen eta diseinuaren faktoria", "Arte plastikoen eta eskulanen faktoria" eta "Hitzaren faktoria". Aurrekoaz gainera, aipatzekoa da, Gernika-Lumoko artista eta talde kulturalak arduratzen direla Astra fabrika kudeatzeaz.