Interpretazio Zentroak | Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa ELGETAn (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa

Praktika Onak

Espainiako gerra zibila du ardatz Elgetan dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroak.

 

Gai militarrak ez ezik, gerraren zergati eta ondorioak ere jorratzen dira bertan, Elgeta inguruan jazotako gertakariak eta gatazka bizi izan zutenen testigantzak abiapuntutzat hartuta.

 

Duintasunak eta memoriak ere garrantzi handia dute Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroan. Erakusketa iraunkorra Espaloia Kafe Antzokian dago ikusgai, eta, besteak beste, garai hartako armak, tresnak eta egunkariak, maketak eta ikus-entzunezkoak biltzen ditu.

 

Horrez gainera, bisitariek 5 kilometroko ibilbide tematikoa egin ahalko dute, Intxortako mendi-hegalean lubaki, parapeto eta babeslekuen hondarrak ikusteko.

 

Hilabete bakoitzeko lehen eta azken igandean eskaintzen dira bisita gidatuak. Erreserbak egiteko 943 71 89 11 edo 943 79 64 63 telefono-zenbakietara deitu edo turismo@debagoiena.net helbidera mezua bidali.

Datu interesgarriak

Helbidea
Maala Kalea, 2 - 20690 Elgeta
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Erakusketa iraunkorra: Astelehenetik ostegunera: 16:00-21:00 Ostiral, asteburu eta jaiegunetan: 12:00-21:00

Areto kopurua
2

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak