Museoak | Auto Zahar eta Klasikoen Museoa (Loizaga Dorrea) GALDAMESen (BIZKAIA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Auto Zahar eta Klasikoen Museoa (Loizaga Dorrea)

Gaur egun, auto klasikoen eta zaharren museo bat da. 1910 eta 1990 artean Europan egindako Rolls Royce modelo guztien bilduma oso bakarra hartzen du.

Concejuelo gazteluak, Galdames Bizkaiko herriko gotorleku bikainak, auto zahar eta klasikoen erakusketa hartzen du. Askoren ustez, bakarra da munduan, Rolls-Royce marka ezagunaren modelo guztien erakusketa ikusgarria baitu.

 

Bandoen arteko gerraren garaian eraikita, Erdi Aroko gotorlekua 1985ean zaharberritu zuten, eta hainbat gelak inguratzen duten 25 metroko dorrea (Loizaga dorrea), zubi altxagarria duen lubanarroa eta harresiak ditu. Gazteluaren hormen babesean, bisitariak autoen historia ezagutzeko aukera bikaina du.

 

Sei gune nagusi ditu museoak, eta horietatik hiru Rolls-Royce auto marka ezagunari eskaintzen dizkiote. Hala, egoera ezin hobean dauden 75 auto ikus daitezke erakusketan: serie-fabrikazioan egin zituzten lehendabiziko autoak (Ford T), kirol-automobil klasikoak (Ferrari Testarrosa, Lamborghini Countach...) eta 30eko hamarkadako autoak (Hispano-Suiza, Isotta, Bentley...), esaterako. Baina, ezbairik gabe, Rolls-Royce autoen erakusketa zabala da museo honetako altxorrik preziatuena; izan ere, Britainia Handiko luxuzko autoen 45 modelo daude ikusgai.

 

Nabarmentzekoak dira lehendabiziko Rolls-Royceak (Silver Ghost, 1910. urtekoa), 20ko eta 60ko hamarkada bitartean egin zituzten Rollsak (Phantom, tartean) eta 80ko eta 90eko hamarkadakoak (Silver Wraith eta Spur), esate baterako. 

Datu interesgarriak

Helbidea
TORRE LOIZAGA. Bº Concejuelo - 48191 Galdames
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Igande eta jaiegun nazionalak:

Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea. Bisita ez-gidatua.

8 €, oro har.

4 € erretirodunak eta 14 urtera arteko gazteak.

6 urtetik beherakoak doan.

Aste barruan:

Aldez aurreko erreserbaren bidez, museoa talde batentzat bakarrik irekiko dugu. Bisita gidatu pribatua.

180 € 18 pertsonara arte. 10 € pertsona gehigarri bakoitzeko.

Bisita bereziak:

Klub, elkarte edo enpresentzat.

Kontaktatu: info@torreloizaga.com

Sarrerak on-line erosi

Areto kopurua
6
Edukiera
300

Zerbitzuak

  • Audio-gida
  • Taberna/kafetegia
  • Parkinga
  • Bisita gidatuak