Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Irizar edo Urrutia-Espilla Jauregia XVII. mendean eraiki zuten antzina etxe bat zegoen lekuan. Hainbat urte armadan egin ostean Bergarara itzuli zenean, jauregi hau egiteko agindu zuen Ignacio Urrutia jaunak Ana Espilla emaztearekin batera. Lorategi batek inguratzen duen eraikin xumea da, apaindura gutxikoa. Hala ere, aipagarriak dira ertz batean dagoen armarria eta balkoietako burdin forjatuzko lanak. Garrantzia historiko handiko eraikina da, 1839an bertan sinatu baitzuten Maroto eta Espartero jeneralek I. Karlistadari amaiera eman zion Bergarako Ituna. Udal bulegoak daude egun eraikin honetan, eta, beraz, kanpotik soilik bisitatu daiteke.
Jauregia