Arrese Etxea | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arrese Etxea

Arrese Etxea XVI. mende hasieran eraiki zuten. Erdi Aroko babeserako dorre baten ezaugarriak ditu: arku bakarra sarreran eta leiho txikiak. Halere, XVI. mendearen hondarrean balkoi errenazentista bat egin zioten izkina batean, eta horrela jauregi itxura hartu zuen. Bertan bizi zen familiaren armarriaren gainean dago balkoia.

 

Azken ikerketen arabera, Pedro de Ibarra maisuak egin zuen alboetan pilastra joniarrak dituen balkoi hori.

 

Lurretik ongi ikus zitezen, zenbait elementu desitxuratu zituen. Arkitrabea, apaindurarik gabeko frisoa eta erlaitz zuzen bat ditu. Balkoiaren gainean, berriz, tinpanoa dago. Tinpano horren erdian emakume baten bustoa ageri da.

 

Eraikin honetan etxe partikularrak daude egun, eta, beraz, kanpotik baino ezin da bisitatu.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Barrenkalea, 30 - 20570 Bergara
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Errenazentista
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak