Azkarate Marutegi Etxea (Agirrebeña) | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Azkarate Marutegi Etxea (Agirrebeña)

Azkarate Marutegi (edo Agirrebeña) Etxea 1541ean eraiki zuten Bergaran Juan Martinez de Marutegi Azkarateren, Gaztelako Erregearen kontu-eramailearen, aginduz. Eraikin dotorea da oso, hormetan elementu garrantzitsu ugari baititu.

 

Hasteko, ertzetako batean XVII. mende hasierako balkoi eder bat eta familiaren armarria ditu.

 

San Pedro kalera ematen duen horman, berriz, XVI. mendean Alemanian egindako 53 zeramika plaka polikromatu ikusgarri daude. Dirudienez, garai hartan berogailuak egiteko erabiltzen ziren zeramika pieza horiek. Azkarate Marutegi Etxean, ordea, fatxada apaintzeko erabili zituzten.

 

Bergarako Eusko Alderdi Jeltzalearen Batzokia da egun. 

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauretxea

Helbidea
Plaza Ariznoa - 20570 Bergara
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Errenazentista
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak