Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Orozko udalerriko sarreran dago Martin de Larreak eraikitako Anunzibai zubia. Ondare historiko garrantzitsua da zubi hau, Bizkaiko zubirik monumentalenetakoa. Gainera, San Miguel ermitaren eta garai bateko burdinolaren arteko lotura da Anunzibai zubia. Zubi barroko eta klasikozale honek, halaber, animalien irudiak dituen podium dotoreak ditu, egituraren edertasuna agerian utziz. Zubiaren inguruan, ostera, San Miguelen omenez eraikitako ermita eta 1941ean Jesus Basterrechea arkitektoak egindako jauregi dotorea nabarmendu daitezke; egun, azken hau eraberritu eta jatetxea egin dute bertan.
Zubia