San Martzial baseliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Martzial baseliza

Irundarrek San Martzial izenez ezagutzen duten Aldabe mendian dago San Martzial baseliza. 1522ko ekainaren 30ean frantsesen aurka lortutako garaipena ospatzeko eraiki zuten. 

 

Jatorrizko ermita tximista batek eragindako sute baten ondorioz suntsitu zen 1796an. Handik zortzi urtera, 1804an, baseliza berreraiki eta santuaren irudi berria jarri zuten. Dorrea 1910ean eraiki zuten. Kalte ugari jasan zituen berriz 1936an, Gerra Zibilean.

 

Kanpoko aldean, bi lauza zabalez osatutako pinakulu bat dago, San Martzialeko guduaren oroigarri. Urtero, ekainaren 30ean, San Martzial egunean, erromesak ermitara joaten dira eta, horrekin batera, alarde ikusgarria egiten da.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Baseliza

Helbidea
Barrio Behobia, 26, Monte San Marcial - 20305 Irun
Telefonoa
Helbide elektronikoa

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Haur-instalazioak
  • Parkinga
  • Parkea