Arbelaitz jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Arbelaitz jauregia

Arbelaitz jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Arbelaitz jauregia Irungo etxerik esanguratsuenetakoa da. XVII. mendean eraiki zuten, baina 1936an kalte handiak jasan zituen herriaren erdigunearen zati handi bat kiskali zuen sutean. Hala ere, gerora, eraikin osoa eraberritu zuten. San Joan enparantzatik hurbil dago. Oinplano angeluzuzena eta lau isurkiko estalkia dituen hiru solairuko eraikin dotorea da. Fatxada harlanduzkoa da eta bi zati ezberdin ditu. Bi dorre karratu ditu hegaletan eta, gainera, bi zutabe doriar dituen portada barrokoa dauka. Garrantzia historiko handiko eraikina da, pertsona ezagun askoren ostatua izan baitzen (Enrike III.a Frantziako erregea, Katalina Medici, Karlos IV.a, Braganzako Katalina, Felipe V.a, Karlos X.a Frantziako erregea...). Balio horretaz jakitun, Probintziako Monumentu Historiko-Artistiko izendatu zuten 1964an.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Calle de la iglesia, 8 - 20302 Irun
Telefonoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVII. mendea

Zerbitzuak

  • Parkinga