Garro jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Garro jauregia

Garro jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

XVII. mendean eraikitako Garro jauregi ederra Leintz Gatzagako erdigunean dago. Goitik behera zaharberrituta, udalerriko kultur etxea da 1987tik. Fatxada bereziki deigarria da, zilarrezko armarria baitauka. Zitori hori baten forma duen gurutzea eta aurrez aurre dauden lau otso ikus daitezke bertan. Lehen solairuan erakusketa gela dago. Horrez gain, Toki-Eder elkartea, ludoteka, liburutegia eta hainbat batzar-gela daude Garro jauregian. Erakusketa gelak 70 metro karratuko ditu eta, nahi izanez gero, bi zatitan bereizi daiteke. Irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteen erakusketak egoten dira ikusgai bertan.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Santiago, 2 - 20530 Leintz-Gatzaga
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVII. mendea
Ekintzak

Udaletxeak eta kultur etxeak jarduera ugari antolatzen dituzte Garro jauregian.

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Haur-instalazioak
  • Parkea
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bisita gidatuak