Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Isasi edo Markeskua Jauregia Eibarko eraikin zibilen artean garrantzitsuenetakoa da. XVI. mendean eraiki zuten Martin Lopez Isasiren eta Domenja Orbearen aginduz. Garai hartako jauregi gehienak bezala, hiribildutik kanpo eraiki zuten, Ermuara zihoan bidearen ondoan.
Apaingarri gutxi dituen eraikina da. Oinplano angeluzuzena eta lau isurkiko teilatua ditu. Sarreran dobelaz inguratutako arku erdizirkular bat dauka. Eraikinaren aurrealdean Isasi sendiaren armarria dago. Familia horretako kideek kargu garrantzitsuak izan zituzten gortean.
Isasi Jauregia duela urte gutxi zaharberritu zuten, eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) egoitza da egun. Hitzaldiak, doktoretza-ikastaroak... egiten dira bertan. Dena den, urte osoan zehar egoten dira jarduerak, ez bakarrik udan.
Jauregia
Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) egoitza da egun, eta urte osoan hitzaldiak, ikastaro akademikoak, biltzarrak... egiten dira bertan.