San Bizente eliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
San Bizente eliza

San Bizente eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Donostiako Alde Zaharrean dago San Bizente eliza. Hiriko elizarik zaharrena omen da. XVI. mendearen hasieran eraiki zuten, Miguel de Santa Celay eta Juan de Urrutia maisuen zuzendaritzapean. Euskal gotikoaren adibide ezin hobea da. Oinplano angeluzuzena du eta hiru nabek osatzen dute.

 

Eraikinaren arrosa-leihoek eta arku zorrotzek Alde Zaharra bisitatzen duen oro liluratzen dute.

 

Barnealdea iluna baina oso ederra da, leku lasaia zinez. Elizako altxorren artean Anbrosio Bengoetxea eskultoreak egindako presbiterioko erretaula nabarmentzen da.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Calle de San Vicente, 3 - 20003 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Euskal gotikoa
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Audio-gida
  • Hitzaldi-aretoak