Otxandioko Udaletxea | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Otxandioko Udaletxea

Udalerriaren erdigunean bertan egonik, frontoiaren eta elizaren alboan, Otxandioko gunerik interesgarrienetakoa da udaletxea. Bi solairutako eraikin honek oin errektangeluarra eta harlanduzko aurrealdea ditu.

 

Modu bikainean neurtutako parametroekin eginda dago. Halaber, arkudun aterpeak eta balkoi zabalek xarma berezia eskaintzen diote eraikin honi. Bizkaiko udaletxe ikusgarrienetako bat da. 1733an Otxandioko Udal Batzarrak Udaletxe berria eraikitzea erabaki zuen, lehengoa txikiegia zelako udalerriaren beharrizanetarako. Udaletxe berria 1737ko urtarrilaren 1ean inauguratu zuten.

 

Egia esan ez da ondo ezagutzen eraikinaren eraikintzari dagokion atala baina jakin dakigu armarriak Jerónimo de Liermo eskultore kantabriarraren lana direla, edota zurgintza Otxandioko Antonio de Isasmendiren lana dela.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Eraikin ofiziala

Helbidea
Plaza Nagusia, 1 - 48210 Otxandio
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVIII. mendea

Zerbitzuak

  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak