Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Monumentu megalitiko hauek Oleta, Samiño eta Izazpi mendiak lotzen dituen bidetik gertu daude, 750-800 metro inguruko garaieran.
Bi aukera daude haietara iristeko: Aginaga auzora jo eta handik Oletara doan bidea hartzea edo igoera Antioko baselizaren alboan hastea. Oleta eta Samiño mendien artean, Azkoitiko mugan, monumentu megalitiko ugari daude: Antzetako Gaina, Pagobakarra (Pagolako txabolatik oso gertu dago), Oleta eta Elorrieta tumuluak eta Iruarrieta II, Iruarrieta I eta Iruarrieta dolmenak.
Azkenengo biak Azkoitiko lurretan daude.
Monumentu megalitikoak