Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Lartaungo Done Eztebe parrokiak nabe bakarra eta gurutze-gangak ditu. 1476an jasandako sutearen ondorioz, tenplua goitik behera berreraiki behar izan zuten. Lan horiek bukatzeko zenbait mende behar izan ziren. Nikolas Lizarragak diseinatutako hutsune gutxiko dorreak eta horma-bular handiek gotorleku itxura ematen diote. Barruan, aparteko aipamena merezi du Juan de Huicik XVII. mendean egindako erretaula nagusiak. Eusko Jaurlaritzak Ondasun Kultural izendatu zuen.
Parrokia eliza