Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Rodrigo Mercado Zuazola apezpiku oñatiarrak euskaldunek letretarako berezko gaitasuna zutela uste zuen. Hori dela eta, bere herrian, Oñatin, unibertsitate bat eraikitzea erabaki zuen.
1542tik 1901era Teologia, Kanonak, Legeak eta Medikuntza irakatsi zituzten Oñatin.
Oñatiko unibertistatearen eraikinak patioa, kapera, ikasgelak, sukaldea eta jantokia zituen beheko solairuan, eta logelak eta areto nagusia, berriz, lehenenengoan.
Eraikinaren elementurik ederrena fatxada nagusia da. Piarres Picart eskultoreak apaindutako lau pilastrek bost zatitan banatzen dute. Portadan ikus daitezkeen irudiek kristautasunaren eta paganismoaren baloreak irudikatzen dituzte.
Egun, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundearen bulegoak, Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa eta Lege Soziologiaren Nazioarteko Institutua daude bertan.
Jauregia