Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Juan Lopez Lazarraga Errege-erregina Katolikoen kontulariak eta Juana Ganboa emazteak hiltzen zirenerako hilobi egokia nahi zutenez, monasterio hau eraikitzeko agindu zuten XVI. mendearen hasieran.
Hiru estilo artistiko uztartzen dituen eraikina da: gotikoa, mudejarra eta, batez ere, errenazentista. Barruan, elizako bi erretaulak gailentzen dira beste elementu ororen gainetik. Horietako bat polikromatu gabeko zurez eginda dago eta barrokoa da; Ama Birjinaren koroatzea irudikatzen du. Bestea, aldiz, errenazentista-platereskoa da, estilo horretako aurrenetako bat lurralde honetan.
Egun klausurako moja klaratarrak bizi dira monasterioan.
Monasterioa