Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Sagastigutia parkea Beasaingo erdigunean dago, Andre Maria Zeruratuaren parrokiatik oso gertu. Herrigunean dagoen arren, naturaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du. 50 zuhaitz motati gora daude parkean: gorostiak, haritzak eta gaztainondoak, besteak beste.
Gainera, hainbat ibilbide atsegin egiteko aukera ematen du. Goiko aldean mahaiak, barbakoak eta iturriak daude. Familiartean zein lagunekin egun lasai batez gozatzeko leku ezin hobea da.
Parkearen gainaldetik Goierriko eskualdearen panoramika ederrak ikus daitezke.
Parkea