Getariako portua | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Getariako portua

Getariako portua

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Anton mendia edo Getariako arratoia itsasoan barneratzen da portua babestuz. Erdi Aroan herriko armarrian ageri den balearen bila abiatzen ziren ontziak bertatik.

 

Portua Getariako lekurik garrantzitsuenetakoa da, arrantza izan baita betidanik Getariako jarduera ekonomiko nagusia. Kantauri itsasoko lekurik seguruenetakoa da eta sekulako garrantzia du baxurako arrantzan.

 

Azken urteotan inbertsio handia egin du Eusko Jaurlaritzak Getariako portuan, eta, lan horiei esker, kostaldeko azpiegiturarik onenetakoak dituela esan daiteke. Errepidez iristea errazagoa da egun, eta nasak, zamalanetarako guneak eta laketontzientzako lekuak eraiki dituzte. Horrenbestez, arrantzarako kaia ez ezik, kirol-portua ere bada.

 

Ibilaldi atseginak egiteko ingurune ezin ederragoa da. Gainera, arrain bikaina eta Getariako txakolina dastatzeko aukera dute bisitariek inguruko jatetxeetan.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Portua

Helbidea
Puerto, 28 - 20808 Getaria
Telefonoa
Helbide elektronikoa

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Jatetxea