Berriatua Dorrea | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Berriatua Dorrea

Berriatua Dorrea

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Berriatua Dorrea, Sulengua izenez ere ezaguna, hau da "sua baino lehenagokoa", 1543an Mutriku suntsitu zuen sutetik onik irten zen eraikin bakanetakoa da.

 

Herriko eraikuntzarik zaharrena dela uste dute. Gipuzkoan dauden Erdi Aroko dorretxerik garaiena da. Portua zaintzeko erabili zen antzina. Hareharrizko harlanduz egindako eraikin handia da. Ezaugarri gotikoak eta errenazentistak ditu. Leiho bikoitzak eta konopialak eta arku zorrotzak ageri ditu fatxadan. Gainera, irudi geometriko interesgarriak ditu sarreran.

 

Etxebizitza pribatua da egun.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Dorrea

Helbidea
Tranpa Kale, 5 - 20830 Mutriku
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotiko-errenazentista
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak