Ama Xantalen ermita | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Ama Xantalen ermita

Ama Xantalen ermita Irungo alde zaharretik gertu dago, Estebenea ibaiaren ertzean. Ermita garrantzitsua da, mende luzez santutegia izan baita. Egungo eraikina XIV. mendekoa dela uste dute. Oinplano angeluzuzena eta lau isurkiko estalkia ditu. Hormak harlanduzkoak dira eta portada, berriz, isabeldar estilokoa. 70eko hamarkadan hainbat indusketa egin zituzten Ama Xantalen ermitan eta, lan horien ondorioz, erromatarren garaiko nekropoli bat eta erromatarren lehen mendeko eliza baten hondakinak aurkitu zituzten. Museo bihurtuta, bertan topatutako aztarnak (txanponak, lanabesak, zeramika..) biltzen ditu Ama Xantalen ermitak. Horiei, gainera, Bidasoako beste aztarnategi arkeologiko batzuetan aurkitutakoak gehitu zaizkie. Erromatarren garaian egun Irun dagoen lekuan Oiasso izeneko herri bat egon zela erakusten duten elementuak dira.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Ermita

Helbidea
Calle Ermita, 2 - 20304 Irun
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Garaia
Erdi Aroa (XIV. mendea)

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkea
  • Erakusketa-aretoa
  • Dendak
  • Bisita gidatuak