Andra Mari eliza (Gueñes) | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Andra Mari eliza (Gueñes)

Andre Mari eliza monumentala XVI. mendean eraiki zuten. Elementu gotiko (portada eta lehen zatia) eta errenazentisten (tenpluaren gainerakoa) nahasketa bat da. Lau tartetan banatutako hiru nabe ditu. Zutabeetan oinarritzen dira gangak eta lau puntako izardunak dira. Hegoaldeko portada ikusgarria eta aberatsa da apaindurari dagokionez. Errege Katolikoak deitzen den estilokoa da, oparotasun handikoa eta apaindura gotiko eta errenazentistak nahasten dituena. Oinetako portada berriz, pilastren arteko garaipen arkua da. Erretaula nagusia zur polikromatuzkoa da, XVII. mendeko pieza barrokoak ditu, estilo horren aldirik klasiko eta gogorrenekoak. Andre Mari elizak baditu altxor gehiago ere barruan: sakristiako tiradera-altzaria, pinturak eta urregintza, besteak beste.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Iglesia

Helbidea
Plaza de Euskadi, 7 - 48840 Güeñes
Telefonoa
Estilo artistikoa
Gotikoa eta errenazentista
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkea