San Andres eliza (Ibarrangelu) | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Andres eliza (Ibarrangelu)

Ibarrangeluko erdiguneko aldapa batean dago San Andres eliza, XVI. mendean erdi aroko beste tenplu baten ordez eraikitako eliza. Nabe bakarrekoa da egungo eraikina eta errenazimendu garaiko harlandu hormaz erakitako koru altua dauka. Elizaren kanpoaldeari dagokionez, dorre ikusgarria bereiztuko dugu, Jesusen Bihotz Sakratuaren eskultura gainean duela. Hala ere, Ibarrangeluko San Andres elizaren bereizgarri nagusia egurrezko ganga bikaina da; jakina da penintsulako kasetoidura polikromatu ederrenetakoa duela eliza honek. Halaber, aldarearen gaineko hiru gangak oso modu aberatsean margoztuta daude. Gainera, polikromatutako haritz egurrez eginda dago elizaren teilatua, eta egurrezko arkuz eta giltzarriz artikulatua.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parroki eliza

Helbidea
Barrio Elejalde - 48311 Ibarrangelu
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Parkea