Etxezarreta Jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Etxezarreta Jauregia

Etxezarreta Jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Jose Agustin Etxezarreta jauntxoak 1760 aldera eraiki zuen jauregi barroko hau. Oina angeluzuzena dauka eta lau isurialdeko teilatua. Lau solairu dituen eraikin sendoa da. Aurrealdean daude jauregiaren elementurik interesgarrienak. Bost ardatz dituen sare simetrikoan antolatuta dago eta solairuak inposta molduraz banatuta daude. Sarrera nagusiaren gainean eguzki erlojua dago. Hirugarren solairuan berriz, burdin forjatuz egindako balkoia dago, bi ate ditu eta akanto hostoez apaindutako mentsula baten gainean dago kokatuta. Eraikinaren alde bietan pilastrak daude, teilatua zulatu eta pinakulu bihurtzen dira. Leinuaren armarri handia berriz, hiru eta laugarren pisuen artean dago, eraikinaren erdi-erdian. Etxezarreta jauregia Durangoko Arte eta Historia Museoaren egoitza da gaur egun. Ugariak eta desberdinak dira eraikinak museo gisa gordetzen dituen arte-fondoak; bertan badaude antzinako interes historiko dutenak baina baita arte-lan modernoa eta berriak ere. Badaude beti dauden erakusketak eta aldikakoak direnak.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
San Agustinalde, 16 - 48200 Durango
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
18. mendea