Garai Goitia jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Garai Goitia jauregia

Garai Goitia jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Garai udalerriko erdigunean dago Garai Goitia jauregia, itxura noble eta monumentala duen tamaina handiko etxetzar historikoa. Etxe arranditsu hau 1574an berreraiki zuten Juan eta Lope de Garai xumeagoa zen beste eraikin baten gainean; geroztik, Berrizko udalerriari loturik egon da jauregia, bertakoak baitira Garai Goitiaren sustatzaileak. Aurrealde nagusia da eraikinaren elementu preziatuena, izan ere, euskal baserri tradizionalen ezaugarriak izateaz gain, errenazimendu garaiko jauregi italiarren dekorazio klasikoa ere jasotzen du. Harlanduz egindako etxe-aurre simetrikoan arku zabala bereiz dezakegu, beheko solairuaren erdiko gunean. Atariaren gainean, arkitektura aberatsez margotutako leiho bi nabarmentzen dira, eta guzti honen gainean, eraikitzaileen inskripzio ederra dago, Garai sendiaren enkarguz egina.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Barrio San Miguel - 48200 Garai
Telefonoa
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Parkinga
  • Parkea