Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Estilo gotiko berantiarreko adibide bikaina da Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratze parrokia.
Egungo tenplua XV. mendean eraiki zen eta eliza zaharrago erromaniko baten ordezkoa da. Ondoren, eraldatze prozesu sakona bizi zuen elizak XIX. mendean (Pascual Abaroak ordainduta), eta ordutik, sakristia berria, girola eta arkupe handia ditu elizak, gotiko estilokoak guztiak ere.
Eraberritze honen ondotik, basilika titulua jaso zuen. Gainera, interes handiko museo arkitektoniko zein ikonografikoa da Andra Mariaren Zeruratzea eliza, izan ere, kanpotik zein barrutik, artelan ikusgarria osatzen du.
Aldare nagusiko erretaula azpimarratu dezakegu barruan; oraintsu eraberritu dute erretaula eta gotiko-flandestar estilokoa da, polikromatua eta urreztatua. Halaber, bere neurri zein polikromiagatik, Bizkaiko erretaula garrantzitsuena da eta penintsulako garrantzitsuenetako bat. Bestalde, irudi bilduma baliotsua dauka elizak girolan.
Elizako beste elementu preziatu batzuk organoa eta harmoniuma dira, biak neogotikoak. Cavaile Coll estilokoa da organoa, Jose Javier de Uribarrenek 1854an hiribilduari emana.
Basilika
Itxas Soinua Nazioarteko Jaialdiaren kontzertuak egiten dira bertan abuztuan.