Casilda Iturrizarren parkea | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Casilda Iturrizarren parkea

Casilda Iturrizarren parkea

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Bilboko Zabalgunearen inguruan mota honetako parke bat 1876an egitea pentsatuta bazegoen ere, lanak ez ziren 1907ra arte hasi. Ricardo Bastida arkitektoa eta Juan de Eguiraun ingeniaria izan ziren proiektuaren arduradunak. Casilda Iturrizar ongile bilbotarraren izena jarri zioten.

 

Estilo erromantikoa eta Frantziako lorategien estiloa nahastea erabaki zuten eta, beraz, zumardi zuzenak, lorategi botanikoa, bidezidorrak, urmaelak, iturriak eta beste hainbat elementu jartzea pentsatu zuten. Urte batzuk geroago, beste hainbat elementu gehitu ziren, hala nola, kirola egiteko gunea (saskibaloi kantxa...), haurrentzako jolas-parkea (zaldiko-maldikoa...) eta Juan de Ispizuak egindako pergola.

 

Horrela, Doña Casilda Iturrizar parkea aisialdirako gunerik garrantzitsuenetako bat da Bilbon.

 

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Parkea

Helbidea
Entre el Palacio Euskalduna y el Museo de Bellas Artes - 48011 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Erromantikoa eta frantsesa
Garaia
XX. mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Haur-instalazioak
  • Parkea