Abandoko Done Bikendi Martiriaren eliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Abandoko Done Bikendi eliza

Abandoko Done Bikendi Martiriaren eliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Gaur egungo eliza XVI. mendearen erdialdera hasi ziren eraikitzen, nahiz eta Abantoko Elizateak Erdi Arotik bazuen eliza bat leku horretan bertan.

Harlandua eta harlangitza erabili zituzten lanak egiteko hiru nabe dituen eliza honetan. Nabe bakoitza zutabe klasiko sorta batek banatzen du. Sabaia gotiko estiloko gurutze-ganga da. 

Bi sarrera ditu elizak. Horietako bat gotikoa da, eta arkibolta eta janba puntadunak ditu. Sarrera nagusia, ordea, bestea da. 1894an egindako kanpai-horma bati eusten dion beheratutako arku baten bidez aterpera sartzen da, eta han San Bizente Martiriaren irudiak ematen die ongietorria bisitariei. 

Barnean, urre koloreko bost erretaula dotore gordetzen dira, bakoitza kalitate handiko hainbat eskulturarekin.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Parrokia eliza

Helbidea
Ibañez de Bilbao, 18 - 48001 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Euskal gotikoa
Garaia
XVI. mendea
Ekintzak

Elizetako ohiko jarduerez gainera, abesbatzen hainbat kontzertu egiten dira urtean zehar.

Zerbitzuak

  • Parkea