Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Eliza hau eraikitzeko lanak 1622an hasi eta 20 urtetan amaitu zituzten. Ramirez Aita jesuitaren proiektua jarraitu zuten, baina 1983ko uholdeek eragin zituzten kalteen ondorioz berreraiki egin behar izan zuten.
Horma nagusia da bisitariak lehendabizi ikusiko duen elementua. Hiru zatitan dago banatuta, eta erdikoa altuagoa eta zabalagoa da. Atea inguratzen puntu erdiko arku bat eta bi zutabe doriko daude. Azken hauek, frontoi bat eusten dute.
Barruko elementuei dagokienez, sabaian garai hartan oso zabalduta zegoen modari jarraituz, forma geografikoekin apaindutako lunetadun ganga bat jarri zuten. Erretaula nagusia ere ikusgarria da, zutabe salomonikoak baititu. Horrez gainera, XVI. mendeko Kristoren irudi bat eta XVIII.eko Doloretako Andre Mariaren eskultura dira eliza honetako bitxi handienak.
Eliza