Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Andre Maria Zuriaren plazako eraikinik itzaltsuena da San Migel Goiaingeruaren eliza. XIV eta XVI. mendeen artean eraiki zuten, lehengo ermita baten hondarren gainean.
Estilo gotikoa eta errenazentista nahasten dituen eraikin dotorea da. Oinplano angeluzuzena eta hiru nabe ditu. Barruan, erretaula nagusia gailentzen da; barrokoa da eta Gregorio Fernandez eskultoreak egin zuen.
Hiritarrek gehien maite duten elizetako bat da San Migel Goiaingeruarena, bertan beneratzen baita, Andre Maria Zuria, Gasteizko zaindaria eta gainera urtero, abuztuaren 4an, Zeledon jaisten da kanpandorretik hiriko jai nagusiei hasiera emanez.
Parrokia-eliza
Meza ordutegia:
Lanegunetan: 11:30etan / 19:30etan
Bezperak: 19:30etan
Jaiegunak: 08:30etan / 11:30etan / 12:30etan
Udan Turismo Bulegoak bisita gidatuak antolatzen ditu.
Musika emanaldiak egiten dituzte elizan.