Barriako monasterio zistertarra | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Barriako monasterio zistertarra

Barriako monasterio zistertarra

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Barriako monasterio multzoa Oñatirekin muga egiten duten mendien hegoaldeko magalean dago. Gazteentzako aterpetxea da egun. Ezin hobeto egokituta dago taldeak hartzeko. Dirudienez, zistertarrek sortutako aurreneko monasterioetako bat da Barriakoa (XIII. mendea), Araban daudenen artean itzaltsuenetakoa, ezbairik gabe. Bi zati ditu: batetik, Barriako Andre Mariaren eliza, eta, bestetik, monasterio zistertarra. Bertan gordeta dago 1232an Gregorio IX. aita santuak emandako bulda. Tenpluaren antzinatasuna erakusten du. XIX. mendera arte parrokia-eliza bat izan zuen. Aipamen berezia merezi dute abadesen klaustroak eta hilerriak. Klaustroak bi solairu ditu, alboetan sei arkurekin eta leiho laukizuzenak dituen iraganbide itxi batekin. Lurpean dauden aztarnek aparteko interes antropologikoa eta arkeologikoa ematen diote komentuari.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Aterpetxea, lehen komentua

Helbidea
Barria (Narbaiza) - 01208 San Millán/Donemiliaga
Telefonoa
Estilo artistikoa
Zistertarra
Garaia
XIII. mendea

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Parkea
  • Hitzaldi-aretoak