Andre Mariaren eliza (Agurain) | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Andre Mariaren eliza (Agurain)

Andre Mariaren eliza Aguraingo udalerriaren iparraldean dago, iparraldeko sarreran. Eliza-gotorlekua da eta antzina harresiaren zati izan zen. XV. mendearen hondarrean eta XVI. mendearen hasieran eraiki zuten beste eliza baten gainean.

 

Kanpoko aldea harlanduzkoa da, eta eraikin gotiko berantiarra da. Oinplano angeluzuzena eta hiru nabe ditu. Erdikoa gainerakoak baino zabalagoa eta garaiagoa da. Sakristia XVII. mendekoa da, handia eta xumea, eta izkinan balkoi eder bat dauka. Portada nagusia gotikoa da, XVI. mende hasieran egina, eta XVII. mendeko kanpai-horma bat dauka. Barruan, apaingarri ugari dituen koru platereskoaren aurrealdean, Karlos V.aren armarri inperial itzela ageri da.

 

Erretaula nagusia Lopez de Larrearen maisulan errenazentista da. Andre Mariaren elizan, gainera, ez da irudi ederrik falta: Andre Maria arrosariokoarena, Maria Magdalenarena eta Sailurtegiko Ama Birjinarena, besteak beste. Organoa 1806an egin zuen Manuel Antonio Carvajalek.

 

Aguraingo alde zaharrera bisita gidatuak egiten dira igandero 13: 00etan eta uztaileko eta abuztuko ostegunetan. Turismo bulegoan izena ematea.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Eliza-gotorlekua

Helbidea
Calle Mayor, 80 - 01200 Agurain/Salvatierra
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XV-XVI. mendeak

Zerbitzuak

  • Parkea