Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Egun Markesmendi izenaz ezaguna den mendixkaren gainean dago Andra Maria Zeruratzearen Parrokia (edo Murgiako Andra Maria). Oso aspalditik Murgia familiari lotuta egon da, eta Murgiatarren dorretxea ondoan dago.
Harlanduz egindako eliza txikia da. Gurutze latindarreko oinplanoa eta bi zati angeluzuzen dituen nabea dauzka. Bi tarte horiek pilastren gainean dauden gurutze-gangek estaltzen dituzte. Horrez gain, zortzi aldeko absidea duen gurutzadura dauka.
Elizaren ezkerreko aldean 25 metroko dorrea dago, kanpai eta guzti. Sakristia, bataiotegia eta egurrezko arkupe handi bat dorreari atxikita daude. Sarreraren gainean Murgia familiaren armarria ikus daiteke. Azken karlistadan erretaula suntsitu zen, eta, 1888an Donostiako San Vicente elizatik ekarritako bat jarri zuten haren lekuan. Halere, aurreko erretaulako zenbait irudi mantendu zituzten. Sagardoaren Lurraldea elkarteak Astigarragan zehar bisita gidatuak antolatzen ditu urte osoan zehar.
Horietan, besteak beste, Andra Maria Zeruratzearen Parrokia ikusteko aukera izango dugu.
Parrokia
Egunero:
Larunbata:
Igandea: