Kolitzako San Roke baseliza | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Kolitzako San Roke baseliza

Kolitzako San Roke baseliza

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Roke baseliza muino batean dago, Kolitza mendiaren tontorrean, amildegi baten ertzean orekari eusten. Itsasoaren mailatik 880 metrora dago.

 

1111. urteko agiri batzuetan bada baselizaren berri, baina gaur egun zutik dagoena XIII. mendekoa da, zistertar estiloa nagusi zen garaikoa. Baseliza harlanduz eginda dago, eta nabe bakarra du, angeluzuzena, kanoi-ganga eta abside batekin.

 

Sarrera nagusian erdi puntuko arkua du, figurak dituzten mentsulatan eusten diren hiru arkiboltekin. Dorreak kanpai bakarra du eta goiko aldean harrizko gurutzea.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Baseliza

Helbidea
Monte Kolitza - 48800 Balmaseda
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Zistertarra
Garaia
XIII. mendea
Ekintzak

Erromeria bat egiten da Aste Santutik 40 egun pasa eta lehen larunbatean.