San Joan Bataiatzailearen eliza (Laguardia) | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

San Joan Bataiatzailearen eliza (Laguardia)

Tenplu-gotorleku bezala eraiki zuten. Estilo ugari ditu. Hegoaldeko ataria, esaterako, erromanikoa eta gotikoa da. Eraiki zuten lehen zatia izan zen, XII. mendearen hondarrean edo XIII. mendearen hasieran. Frantziako arkitekturaren eragina nabari zaio. Landareen, animalien eta Bibliako pasarteen irudiak ageri ditu.

 

Halere, elizaren zatirik handiena gotikoa da; XIII eta XIV. mendeetan eraiki zuten. Gurutze latindar formako oinplanoa eta hiru abside ditu. Nabeek arku zorrotzak eta apaindura gutxiko gurutzeria dituzte. Hormetan, aldiz, leiho gotikoak eta arrosa-leihoak daude.

 

XVI. mendean, gotorleku izaera galdu zuen eraikinak. Batetik, Pilarreko Andre Mariaren kapera gehitu zitzaion eta, bestetik, ordura arte Erdi Aroko gaztelua zena, kanpandorre bihurtu zen.

 

Elizako garai bateko sakristia liturgia-objektuen museoa da egun.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Eliza

Helbidea
Plaza de San Juan, 5 - 01300 Laguardia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
Erdi Aroa (XII-XVI. mendeak)
Ordutegia

Meza ordutegia:
Lanegunetan: 19:00etan
Jaiegunetan: 19:30etan
Bezperak: 19:30etan
Jaiegunak: 10:00etan eta 12:30etan
Udaberria/Uda mezarik ez 

Ekintzak

Organo kontzertuak egiten dira

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak