Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Markinez (Bernedo) herritik oso gertu dago San Joan baseliza erromanikoa, Araban dauden Erdi Aroko bitxietako bat.
1226an eraiki zuten, hori dio behintzat hegoaldeko horman dagoen idatzi batek. Kanpotik begiratuta, hiru zati ezberdin ikusten dira. Handiena elizako nabeek osatzen dute. Harlanduz eraiki zuten, oin laukizuzena dauka eta bi isuritako sabaia. Bigarren zatia absidea da. Aurreko eraikina baino altuera txikiagoa dauka, zirkulu erdia osatzen duen oina eta kono formako sabaia. Hirugarren zatiak, bi horiek lotzeko balio du.
Sarrera ikusgarria dauka eliza honek. Hiru zutaberen gainean eraikitako puntadun arku bat da. Zutabe horien kapitelen apaingarri gisa hostoak eta aurpegiak zizelkatu zituzten. Atariko arkiboltek eta leihoetako askok landareak dituzte apaingarri gisa. Barrutik nabe bakarreko eliza da, eta sabaia kanoi-ganga batek estaltzen du.
Baseliza